XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lagundu, bai, lagundu! Eta gero zer? Sugeok maltzur hotsa daukazue, ez naiz batere fida.

- Hitzematen dizut nere esker ona izango duzula.

- Hitzekoa zarela baneki...! - Ikusi gabe ezin jakin.

Emaidazu parada * hori eta jator mintzo naizela agertuko dut.

Kupiturik, kendu zion bidariak gaineko harria eta libratu zen sugea. Luzea zen eta beldurgarria.

Harrosko * jaso zuen orduan burua askatzaleari begira.

- Zer dio orain zure bihotzak?- galdetu zion gizonak. - Esker ona.

- Zer ikusten dut zure begi horietan? - Gosea.

- Eta zein da zure azken hitza? - Zu jatea.

- Beldur nintzen, bai, zurekin. Ekintza onak esker txarrik merezi al du? - Esker on ala txar, ni goseak nago eta goseak ez du barkatzen.

- Nun hasiko naiz orain jatekoa bilan?.

- Ikusten dut maltzur izena merezia duzula.

- Galdua naiz, ez dago deus egiterik.

- Mesede bat eska al nezake, azken nahia bezala? - Hori bai.

- Hiru bizidunen eritzia jaso nahi nuke zure eta nere jokabidearen epaitzat.

- Nere aldetik eragozpenik ez dago.

- Lehenik zakur zahar bat aurkitu zuten begi triste ilunekin jatekoren baten bila.

- Entzun! esan zion gizonak.

- Sugeari bizia eman diot eta berak heriotza itzultzen dit.

- Ekintza onak esker txarrik merezi al du? - Urte askoz laguntza besterik ez diot eman nagusiari, erantzun zion zakurrak:(...).